Bilaketaren emaitzak: 32 emaitza lortu dira.
MALLOAK
PR-Gi 2008

Malloetako zeharkaldia

Zeharkaldi berezia da hau benetan. Aralarko parajerik bortitzenetakoa den honetan, Malloak osatzen dituzten Aralarko gailurrik altuenetakoak aurkitzen ditugu bertan. Zerra baten hortzak balira bezala, bidean aurrera egin ahala, mendi puntak eta mendi lepoak tartekatzen zaizkigu. Alde batera Araitz bailarako herribildu, baserri, larre eta basoak ikusten dira, beheko sakanean. Beste aldera aldiz, Aralarrek eskaintzen duen paisaiarik ederrenetarikoa dago, mendi eta haranez osatua eta harkaiztsua, beste mundu batetakoa dirudiena.

05:35h
Zaila
12.8km
PIKUETA
PR-Gi 2009

Alotza bidea

Igaratzatik Pikuetara bitarteko ibilbide honek Aralarko gunerik berezienetako bat zeharkatzen du, Alotzako goi-lautada, hain zuzen. 1.200 m-ko altueran, udan ardi, behi eta behorrak nagusitzen dira hemen. Neguan, aldiz, elurra eta isiltasuna. Sinbologia handiko eremu hau haitzek eta larreek marrazten dute, eta paisaia zinez berezia sortzen dute. Milaka urtetan abeltzain eta artzainen lurraldea, bi zutarrik mugatua, Irazusta(koa)k mendebaldean eta Saltarri(koa)k ekialdean.

02:50h
Ertaina
8.7km
ALBIZTUR
SL-Gi 13

Galtzadako bidea

Albizturgo plazatik abiatuta, haranetik gora joango gara, Nekoralde baserriaren parean errepidea utzi arte. Gaztainondo handi baten ondotik basoan barrena joango gara, Xabier eta Loiola lotzen zituen galtzadatik. Errekaren ondotik jarraituko dugu, pista batera atera arte. Pista zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu. Berriro basora sartzean, bideko harriak ikusiko ditugu. Hortik metro aurrerago Bidaniako errepidera aterako gara eta metro batzuk egin eta berriro ere gurdibide bat hartuko dugu.

02:45h
Erraza
5.2km
Atsedenlekua
PR-Gi 120

Beheburutik barrena

02:25h
Erraza
9.2km
Irura
PR-Gi 127

Irurako ibilbidea

02:15h
Ertaina
7.5km
Aldabako san Miguel
PR-Gi 74

Intxurren inguruan

03:15h
Ertaina
10.3km
ZELATUN
GR 285 E02

Mendibai ibilbidea: Azpeitia - Tolosa

Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.

09:15h
Zaila
25.1km
IZASKUN
GR 285 E03

Mendibai ibilbidea: Tolosa - Ereñotzu

Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.

12:00h
Zaila
33.4km
IBILBIDE IRISGARRITIK IKUSPEGIAK
PA-01

Larraitzeko ibilbide irisgarria

Ibilbide irisgarri honek Larraitz auzoa Abaltzisketako hirigunearekin lotzen du. Pasealekuak inprimatutako hormigoi armatuzko lurzorua dauka, inguruko kareharrizko harkaitzaren itxurakoa. Ibilbidean 2 begitatoki daude panel panoramikoekin, Aralar Parke Naturalak eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatzeko. Paneletan, inguru honetako gai esanguratsuenak azaltzen dira: artzaintza, etnografia, ornitologia, mitologia,...

00:25h
Erraza
1.5km
32 emaitza lortu dira: 19 - 27 erakusten.