Larraitzeko ibilbide irisgarria
Guztiontzat egokitua dagoen ibilbidea da honako hau. Batere maldarik gabe joan gaitezke Larraitztik Abaltzisketa bitartean, Aralarko ikuspegiaz gozatuz. Bidean zehar panel ugari eta animalien irudiak ikus ditzakegu, ume zein helduen gozamenerako.
Malloetako zeharkaldia
Zeharkaldi berezia da hau benetan. Aralarko parajerik bortitzenetakoa den honetan, Malloak osatzen dituzten Aralarko gailurrik altuenetakoak aurkitzen ditugu bertan. Zerra baten hortzak balira bezala, bidean aurrera egin ahala, mendi puntak eta mendi lepoak tartekatzen zaizkigu. Alde batera Araitz bailarako herribildu, baserri, larre eta basoak ikusten dira, beheko sakanean. Beste aldera aldiz, Aralarrek eskaintzen duen paisaiarik ederrenetarikoa dago, mendi eta haranez osatua eta harkaiztsua, beste mundu batekoa dirudiena.
Alotza bidea
Igaratzatik Pikuetara bitarteko ibilbide honek Aralarko gunerik berezienetako bat zeharkatzen du, Alotzako goi-lautada, hain zuzen. 1.200 m-ko altueran, udan ardi, behi eta behorrak nagusitzen dira hemen. Neguan, aldiz, elurra eta isiltasuna. Sinbologia handiko eremu hau haitzek eta larreek marrazten dute, eta paisaia zinez berezia sortzen dute. Milaka urtetan abeltzain eta artzainen lurraldea, bi zutarrik mugatua dago: Irazustakoa mendebaldean eta Saltarrikoa ekialdean.
Galtzadako bidea
Albizturgo plazatik abiatuta, haranetik gora joango gara, Nekoralde baserriaren parean errepidea utzi arte. Gaztainondo handi baten ondotik basoan barrena joango gara, Xabier eta Loiola lotzen zituen galtzadatik. Errekaren ondotik jarraituko dugu, pista batera atera arte. Pista zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu. Berriro basora sartzean, bideko harriak ikusiko ditugu. Hortik metro aurrerago Bidaniako errepidera aterako gara eta metro batzuk egin eta berriro ere gurdibide bat hartuko dugu.
Mendibai ibilbidea: Azpeitia - Tolosa
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.
Mendibai ibilbidea: Tolosa - Ereñotzu
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.
Larraitzeko ibilbide irisgarria
Ibilbide irisgarri honek Larraitz auzoa Abaltzisketako hirigunearekin lotzen du. Pasealekuak inprimatutako hormigoi armatuzko lurzorua dauka, inguruko kareharrizko harkaitzaren itxurakoa. Ibilbidean 2 begiratoki daude panel panoramikoekin, Aralar Parke Naturalak eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatzeko. Paneletan, inguru honetako gai esanguratsuenak azaltzen dira: artzaintza, etnografia, ornitologia, mitologia,...
Burnigurutzeta bidea
Legorreta - Zubiaurre - Ajoain -Etxeberriazpi - Etxeberri - Gorostizelaia Bizkarreta - Zazpiturrieta - Burnigurutzeta - Parikuzar -Salarriaga-Urdaneta - Ugaranerreka - Bidegurutzeta -Koate - Santa Ana ermita - Guadalupeko Andre Mari -Legorreta.