Burnigurutzeta bidea
Balioa eta memoria dira ondarea eraikitzeko gako nagusiak, baliotsutzat jotzen dugun hori gordetzen baita memorian. Ziklikoak dira mundu honen aroak, eta, industriarenaren amaieran, Legorretako Udalak ikusi zuen industriaurreko gizartearen arrasto ugari desagertzear zeudela, ahazturaren ahazturaz, baserriko ganbaretako kutxetan gordetako trasteak balira bezala.
San Joan Iturri bidea
LEGORRETA - PRODEMA - ESNAOLA ERREKA - ESNAOLA BASERRIA - ASPISALETXE - ERREMENTARIETXEBERRI - BIDEGURUTZEA - ABALIA BASERRIA - SAN JOAN ITURRIA - ABALIAZELAI - OKATXA - BELKOAIN - EZKIÑO - URDANETA BASERRIA - GURUTZE SANTUKO - LEGORRETA.
Askantxoko saguxarrak
Hernio-Gazumen mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, saguzarrak eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria) esate baterako. Espezie hauek eta euren habitatak ezagutzeko bi ibilbide porposatzen dizkizuegu: Askantxoko bira edo Itxuraingo bira.
Gautxori eta Gurutzeen bidea
Mendia eta natura gustoko duenarentzako aproposa. Denetara 14 km dituen ibilbide zirkularra da, Alkiza eta Hernioko paisaia ederrez gozatuz.
Olazar (Ibeltz)
Ibilbide honek Larrauleko ikuspegi orokorra emango dio mendizaleari. Plazatik abiatuta, Txuringadi Errotaren ondotik igarota, Olazar (Ibeltz) burdinola ezagutuke genuke, bide honetan, Usarrabi erreka, egurrezko zubiak erabiliz, behin baino gehiagotan zeharkatuz.