Bilaketaren emaitzak: 33 emaitza lortu dira.
AIA
PR-Gi 201

Sustraia

Zarauztik irteten bagara, ibilbide hau San Pelaio errekaren parean doa, itsasoratzeko lekura iritsi arte. Iñurritzako Biotopo Babestua inguratu eta Talaimendira igoko gara. Hemendik, Orioko Oribarzarreko hondartza lasaira jaitsiko gara. Oria ibaiaren itsasadarraren ondotik jarraitu eta eskuinera biratuko dugu, hegoalderantz, Aiako herrira.

09:00h
Zaila
12.1km
Camping Zumaia
SL-Gi 40

Basustagaña

Ibilbide zirkularra da. Zumaiatik urrundu gabe landabideetatik barrena doan ibilaldi atsegin eta erraz honetan, Basustagainako muinora iritsiko gara (74 m). Tontor horretatik Urola ibaiaren azken zatia eta Zumaia bera ikusiko ditugu.

01:00h
Erraza
3.0km
Oikiako zubia
SL-Gi 41

Oikia

Ibilbide zirkularra da. Bide honek Oikia auzotik Urolaren ibarrera eta Mantzisidor zubira eramango gaitu. Zubi hori mendeetan Urola ibaiaren gaineko azken pasabidea izan zen, ibaia itsasoratu aurretik.

01:20h
Erraza
3.8km
Izarraitz Sañutik
PR-Gi 214

Izarraizko Bira

"Izarraizko bira" osatzen dute, alde batetik, izen bereko mendikateari magal erdiko altueran itzulia ematen dion ibilbide zirkularrak eta, bestetik, bertara heltzea ahalbidetzen duten hiru loturek; Azpeitikoak, Azkoitikoak eta Zestoakoak. Azkoitiko lotura Azkoitiko Balda plazan hasten da eta Aitzgaña baserri inguruko bidegurutzean elkartzen da zati zirkularrarekin. Zestoako lotura Zestoako Zubiza­rrean hasten da eta Ondarbaso ba­serri inguruko bidegurutzean elkart­zen da zati zirkularrarekin. Azpeitiko lotura berriz, Izarraizko Atea parkean hasten da eta Urreta­ txiki baserri inguruko bidegurutzean elkartzen da zati zirkularrarekin. Lotura nagusi horiez gain, Aitolako aparkalekua/aisialekuak hasiera -­amaiera puntu estrategikoa da, zuzenean ibilbidearen zati zirkularrera batu eta loturak (igoera/jaitsiera handieneko zatiak) ekidin nahi izanez gero

06:10h
Ertaina
17.5km
ERREZIL
SL-Gi 48

Sagarraren bidea

Errezilek badu herri gisa ospea ematen dion tokiko produktua, herriaren izen bereko barietatea edo Errezilen bertan Ibarbia bezala ezagutzen dugun sagarra. Bailara honetako baserrietako sagastietan ekoiztu, eta urteen poderioz sortutako sagar barietatea da, mahairako kalitatezko sagarra, gordinik edo erreta jateko. Ibilbide honetan sagar honen sekretuak ezagutuko ditugu.

01:15h
Erraza
3.5km
Getaria
PR-Gi 202

Txakolinaren bidea

Kostaldeko hiru herri, Zumaia, Getaria eta Zarautz, barrualdeko zenbait auzo eta herrirekin lotzen ditu ibilbide zirkular honek, hala nola Urdaneta eta Aizarnazabalekin. Gure ibilbidearen abiapuntua herri horietako edozein izan daiteke, eta nahi dugun norabidea har dezakegu hortik. Belardi, baso eta mahasti txikien artean egingo dugu bidea, eskualdeak txakolingintzan duen tradizioaren lekuko. Gora egingo dugu barrualdera sartu ahala, eta auzo ederrak bisitatuko ditugu bidean, Elkano, Urdaneta, Saiatz, Zubialde eta Oikia, esate baterako. Urola ibaiaren ertzetara ere eramango gaitu bidezidorrak.

08:15h
Zaila
24.9km
33 emaitza lortu dira: 28 - 33 erakusten.