Lusarbe - Kukuarri
Ibilbide hau Lusarbeko atsedenlekutik abiatzen da, Igeldo-Orio bidearen ondotik. Bide honetan zehar Orioko goiko aldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita kostako eta Gipuzkoako barnealdeko paisaia ederrak ikusteko aukera ere. Auzolanean eraikitako bideak igaroko dituzu. Euren probetxurako baserritarrek elkarlanean egindako zereginei esaten zaie auzolana. Kukuarri gaina paisaia ederrak erakusten dituen begiratoki zoragarria da.
Araindarri ibilbidea: Zumaia - Loiola
Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz Natur Parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatzen delarik. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek aspaldiko garaien oihartzunak dakartzate; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta.
Araindarri (Hiru Tenpluen)ibilbidea: Loiola - Antio

Araindarri (Hiru Tenpluen) ibilbidea: Antio - Brinkola

Araindarri (Hiru Tenpluen) ibilbidea: Brinkola - Arantzazu

Mendibai ibilbidea: Elgoibar - Azpeitia
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.
Mendibai ibilbidea: Azpeitia - Tolosa

Sustraia
Zarauztik irteten bagara, ibilbide hau San Pelaio errekaren parean doa, itsasoratzeko lekura iritsi arte. Iñurritzako Biotopo Babestua inguratu eta Talaimendira igoko gara. Hemendik, Orioko Oribarzarreko hondartza lasaira jaitsiko gara. Oria ibaiaren itsasadarraren ondotik jarraitu eta eskuinera biratuko dugu, hegoalderantz, Aiako herrira.
Basustagaña
Ibilbide zirkularra da. Zumaiatik urrundu gabe landa-bideetatik barrena doan ibilaldi atsegin eta erraz honetan, Basustagainako muinora iritsiko gara (74 m). Tontor horretatik Urola ibaiaren azken zatia eta Zumaia bera ikusiko ditugu.