Segurtasun dekalogoa

  1. Saiatu mendira bakarrik ez joaten; zure ingurukoei esan zein bide egingo duzun eta zein ordutan itzuliko zaren gutxi gorabehera.
  2. Antolatu ibilbidea mendiko baldintzen arabera (euria, elurra, behe lainoa...) eta zeure baldintza fisiko eta tekniko propioen arabera.
  3. Zerbitzu meteorologikoak kontsultatu web orrian bertan.
  4. Orientatzen ikasi eta izan beti mapa eskura.
  5. Istripua izanez gero edota galduz gero, lasai egon. 112arekin harremanetan jartzen saiatu. Mugikorra baldintza onetan izan. Beharrezkoak diren datuak eman.
  6. Oinarrizko botika kutxa eraman zurekin eta ikasi erabiltzen. Lehen sorospen ikastaroak egin. Sasoian manten zaitez astean zehar eta urte osoan zehar.
  7. Eraman beti janaria eta ura larrialdi kasuetarako.
  8. Giro baldintzetara moldatu arropa eta oinetakoak. Baldintzak guztiz alda daitezke mendian. Izan eskura beti eskularruak, txapela, betaurrekoak, zira eta kamiseta termikoa.
  9. Baina motxilan beharrezkoa dena soilik sartu, arintasunak mendizalearen lagun behar du.
  10. Lagundu beti behar duenari.

Dokumentuak