Aiako harria Natura Parkeak 6.913 hektareako azalera du eta, 800 metrotik gorako granitozko hiru tontorrek, oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, Gipuzkoako materialik zaharrenak barneratzen ditu.
IkusiAizkorri-Aratz Natura-parkeak 19.400 hektareako azalera du eta Aizkorri-Aratz, Altzania, Urkilla-Elgea eta Zaraiako mendi tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.
IkusiAralarko mendizerra Nafarroa eta Gipuzkoako probintzien artean banatzen da. Gipuzkoako zatia osatzen duten 10971 Ha, Aralar Natura Parkea moduan izendatuta dago. Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da, eta kareharriz osatuta dagoenez, elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu. Parkearen azaleraren laurdena pagadiz estalita dago. Horien gehiengoak, Lizarrustiko gaina eta Balankaleku artean agertzen dira, Gipuzkoako pagadirik zabalena osatuz. Natura-ondarearen benetako harribitxia da.
IkusiPagoeta Natura-parkeak 2.860 hektareako azalera du eta Urruztume eta Pagoeta tontorren magaletan hedatzen da. Goialde horietatik hasita, haginak eta gorostiak han-hemenka barneratzen dituzten pagadien eremua zabaltzen da. Hegoaldean Altzolarasko bailara zoragarria dago.
Ikusi