Biotopo babestuak parke naturalak baino neurri txikiagoko eremuak dira, baina oso natur balio garrantzitsuak dauzkate barnean. Alderaketa eginez gero, Gipuzkoako Naturgune Babestuen eremuaren % 1,8 besterik ez dute hartzen. Neurriz txikiak izan arren, espazio eta espezie interesgarrien kontserbazioari egiten dioten ekarpena funtsezkoa da maila kualitatiboan.

Kontserbazio figura gisa, murriztaileagoak dira, eta horrekin batera kudeaketa ere biziagoa da, intentsitate gehiagokoa. Euskal Autonomia Erkidegoan izendatutako bost biotopo babestuetatik hiru Gipuzkoan daude; horietako bi itsasertzean daude (Iñurritza, Deba-Zumaia kostalde zatia), eta hirugarrena ibai batean (Leitzaran).

Zarauzko Iñurritza errekastoak lagundurik, Kantauri itsasoaren aurrealdean zabaltzen den eremua da. 51,7 hektareako azaleran, euskal kostaldearen aurpegi ezberdinen adibideak barneratzen dira, itsaslabarrak, padurak eta dunak nabarmentzen direlarik.

Sustatzailea: GFA Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza
 

Natura-parkeko ibilbideak