Gipuzkoa Natura

Gipuzkoanatura fundazioa (2026 arte Gipuzkoako Parketxe Sarea izena zuena) 2009ko abenduan eratu zen. Erakunde sortzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia, Aia, Ataun, Oiartzun eta Oñatiko udalak zein Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa izan ziren. 2014an Zegamako udala fundazioko kide bihurtu zen eta 2018an Kutxabankek partaide izateari utzi zion.

Fundazioaren eginkizun nagusia, parketxe eta interpretazio zentroen bidez, Gipuzkoako natura ingurunea ezagutzera ematea eta hark duen garrantziaz sentikortzea da. Horretarako, heziketa, aisia eta turismo jarduerak antolatzen eta gauzatzen ditu, natura parkeetan, naturagune babestuetan zein landa eremuan diharduten eta dabiltzan eragileekin elkarlanean.

Gipuzkoanatura fundazioak sei interpretazio zentro kudeatzen ditu: Arditurri (Oiartzun), Iturraran (Aia), Barandiaran museoa (Ataun), Lizarrusti (Ataun), Anduetza (Zegama) eta Arantzazu (Oñati). Lizarrustiko eta Arantzazuko aterpetxeen nahiz Agorregiko burdinolaren arreta zerbitzuaren ardura ere berea du.

Egoitza soziala Donostian (Aldundiko jauregian) dago eta bulegoak, berriz, Hernanin.