Gipuzkoako Natura

Gipuzkoa mendi lurralde bat da. Bere inguruneetan aberastasun eta aniztasun natural handia du, eta oraindik gu harritzeko gai da. Bertan, gizakiaren ekintzaren eta naturaren arteko harmoniak, bizitzaz betetako paisaiak sentitzeko beharrezko oreka lortu du.

Leku honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde harrigarri bat ezagutzen lagundu nahi dizu, Gipuzkoako Parketxe Sarearekin eta Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean. Horretarako, lurralde honetan dauden bidexken sareari buruzko informazioa bildu dugu, baita probintziako lau natura-parkeei balioa ematen dieten interpretazio-zentro edo parketxeei buruzkoa ere.

  •  
  •  
Izenak, basoen itxurak, kamio nahiz ibaien lerroak, gizakiaren historiaurreko pauso oraindik garbiak bai muinoetan gora bai haranetan behera..., horra hor interes iturri agortezina begiek erne dituenarentzat edota gauzak ulertzeko irudimen pixka bat duen edozeinentzat!

Altxorraren uhartea, R.L. Stevenson