Anduetza parketxea
Parketxea Zegamako Anduetza baserrian dago, Aizkorriren magalean, Aizkorri-Aratz natura-parkearen kultura eta paisaia aberastasunaz gozatzeko leku paregabean.
Aizkorri-Aratz natura-parkea ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat eskaintzen du; ez du parkeko natura aberastasuna bakarrik erakusten, honekin bat, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen baitu.

Anduetzako parketxearen kanpoko aldea

Anduetza Parketxeko xiloteka

San Adrian igarobideko bisita gidatua

Haurrak jolasean parketxean

Haur bat parketxeko planoa irakurtzen
Basoak berebiziko garrantzia izan du zegamarrentzat, ezinbestekoak zituzten gaiak eskaini baitizkie (jakia, erregaia, eraikuntzarako materiala eta abar); gehiago dena, basoarekin izan duen harremanak ingurunearekin elkarbizitzen erakutsi dio gizakiari, kultura bat sortuz: basoaren kultura.
Parketxearen lehenengo solairuan bisitariak Aizkorri-Aratz natura-parkea bertatik bertara ezagutzeko bidai bat egiten du, kostaldetik abiatuz, Erdi Aroko errege-bidean barrena, Gipuzkoako gailurreraino, Aizkorriraino. Zegama zein Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusia ezagutuko ditu gero eta, azkenik, Basoaren Ahotsa ikus-entzunezkoaren bitartez, zentroaren muinean murgilduko da.
Bigarren solairuan Zegamako herritarrek modu berezian egiten dute ongi etorria eta gizaldietan zehar euren lagun kutunenak izan diren zuhaitz lepatuen besoetan utziko dute bisitaria. Gizakiaren eta basoaren arteko bizikidetzaren, antzinako lanbideen eta urte askotan ondutako ezagutzaren berri emango diote.
Ondoren, San Adrian, denboran zehar igarobidea erakusketak Aizkorri-Aratz natura-parkeko gunerik esanguratsuenetariko batera gerturatuko du bisitaria: Leizarratera (San Adriango tunelera). Eremu hartan egin diren arkeologia arloko lanetako informazioarekin, historian zehar estrategikoa izan den guneko berezitasunak ezagutzera ematen dira.
Azkenik, eraikinaren erraietara jaistean, baso benetan berezia aurkituko du bisitariak: mundu osoko 173 zuhaitz espezieren enborrekin osatutako bilduma eta Imanol Artolak bost kontinenteetako 1.500 bat egur laginekin osatutako xiloteka.
Hezkuntza Programa
Anduetza parketxeko hezkuntza eskaintza adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (natura-parkearen ezaugarriak, bioaniztasuna, zuhaitz lepatuak, egurra, historia, gaztagintza…). Honatx gure hezkuntza eskaintza:
Jarduerak
Anduetzan era askotako jardueretan parte hartzeko aukera dago:
-
Parketxean dagoen mundu osoko egur oholtxoen bilduma zabalak, zuhaitzen barrunbea miatzeko aukera ematen du. "Jaten den egurrik ba al dago?" tailerrean bost zentzumenak egurrean jarriko ditugu! Ondoren, basoak osatzen dituzten arbolak gertutik ezagutuko ditugu.
- Iraupena: 2,5 ordu
- Helduak: 5€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
- Taldeak (25tik behera): 125€
-
Azken urteetan moda-modan jarri diren "Escape room" talde-jokoan oinarritua dago. Parte-hartzaileek hainbat enigma argitu behar dituzte.
- Iraupena: 1.5 ordu
- Helduak: 6€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
-
Orientazioa zerbait edo norbait norabide jakin batean kokatzea da. Baina mendian orientatzen badakigu? Orientatzeko moduak ezautzera emango dira eta Zegamako orientazio ibilbide iraunkorran zehar ibiliko gara.
- Iraupena: 2.5 ordu
- Helduak: 4€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 3€
- Taldeak (25tik behera): 100€
-
Aizkorri-Aratz Natura-Parkaren natura ondarea erakusteaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen du. Honetaz gain, mundu osoko zuhaitz espezieren enborrekin osatutako bilduma eta egur laginekin osatutako xiloteka bisitatu daitezke.
- Iraupena: 1.5 ordu
- Helduak: 4€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 1.5€
-
San Adrian igarobideak (Leizarratek) sekretu asko izkutatzen ditu: Erdi Aroko gotorleku bat, brontze garaiko babesleku bat, erromatarren garaiko aztarren bat, mikeleteak... Neanderthalen garaiko aurkikuntzen berri emango da baita ere.
- Iraupena: 1.5 ordu
- Helduak: 6€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
- Taldeak (25tik behera): 150€
-
Naturan animalia basatiak ikustea ez da erraza izaten, baina horrek ez du esan nahi ez daudenik. Izan ere, zentzumenak erabiliz gero, gure ingurua haiek utzitako arrastoz beterik dagoela ohartuko gara.
- Iraupena: 2 ordu
- Helduak: 6€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
- Taldeak (25tik behera): 150€
-
Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ezagutzeko. Gero, Enekok gazta egitearen prozesua azalduko digu; beste kontu askoren artean. Bukatzeko, hainbat gazta mota ezberdinen dastaketa izango da.
- Iraupena: 2 ordu
- Helduak: 14€
- Haurrak (3-12 urtekoak): 7€
- Taldeak (25tik behera): 350€
Kokapena
Anduetza baserrian dago kokatua, Zegamako hiriguneko eraikin historiko batean.
- Helbidea
- San Bartolome Auzoa z/g, 220215 Zegama (Gipuzkoa)
- ETRS89 koordenatuak
- X: 557683
Y: 4758413 - Harremanetarako
943 802 187
688 623 609
anduetza@gipuzkoanatura.eus
Nola iritsi?
Zegamara iristeko, N-1 errepidea Olaberrian utzi eta Idiazabalgo noranzkoa hartu behar da, Gi-2637 errepidea jarraituz. Errepidearen ondoan dagoen bidegorria segituz ere irits daiteke bizikletaz edo oinez.
Nafarroatik Zegamara sartu nahi izanez gero, N-1 errepidea Etxegarateko portuan utzi behar da, eta Gi-2637 errepidea hartu.