Ezagutu Lizarrusti aterpetxea (laister gara zuekin!)

Lizarrustiko parketxean bertan dagoen aterpetxean ikastetxeek eta helduen taldeek egonaldiak egin ohi dituzte. Nahi adina egun igarotzeko aukera dago eta ekintzen egitaraua beharretara egokitzen da. Hain zuzen, egunez ingurumen hezitzaileekin hezkuntza jarduerak egin daitezke. Ostalaritza zerbitzuko arduradunek gosariak, bazkariak eta afariak bideratzen dituzte.