ERRESERBA-EZEZTATZE POLITIKEN ARAUDIA
- TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. Artikulua. Xedea eta aplikazio Eremua
Araudi honen xedea da erreserben ezeztatze prozedurak eta baldintzak arautzea
Araudia aplikatuko da Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak kudeatutako erreserba guztietan, bai norbanakoentzat bai taldeentzat.
2. Artikulua. Erreserbaren formalizazioa eta bermeak
2.1 Talde erreserbak baieztatzeko, zenbateko osoaren %25eko aurrerakina ordaindu beharko da.
Aurrerakinaren ordainketa erreserba-orria bidaltzearekin batera egin behar da, horretarako zehazten den kontu korrontean.
2.2. Taldeko erreserben kasuan, prezioaren azken ordainketa bisitaren egunean egingo da, jarduera erreserbatu duten ikasleen kopuru zehatzaren arabera, ordainketa aurreratua alde batera utzita.
Kontzeptuan taldearen izena eta bisita-data zehaztu beharko dira.
Ordainagiria posta elektronikoz bidali beharko da erreserba orrian adierazten den helbidera.
2.3. Norbanako erreserbak ez dute aurrerakinik eskatzen, baina ezeztatze baldintzak bete beharko dira.
- TITULUA. EZEZTATZE POLITIKA ETA ZIGORRAK
3. Artikulua. Ezeztatze Prozedura
Ezeztapenak idatziz jakinarazi beharko dira (posta elektroniko bidez edo erreserba sistemaren bitartez). Ezeztapenaren data izango da komunikazioa jasotzen den eguna.
4. Artikulua. Epealdiak eta zigorrak Banakako Erreserbetarako
- Itzulketa osoa: ezeztapena jarduera baino 48 ordu baino lehenago egiten bada.
- Ez da ezer itzuliko: ezeztapena 48 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada.
5. Artikulua. Epealdiak eta zigorrak taldeko erreserbetarako
- Itzulketa osorik: ezeztapena 30 egun baino lehen egiten bada.
- %50eko itzulketa: ezeztapena 15-30 egun lehenago egiten bada.
- Ez da ezer itzuliko: ezeztapena 0-14 egun lehenago egiten bada.
6. Artikulua. Agertu ez Izana
Erreserbatutako jarduerara ez aurkezteak ez du inolako itzulketarik ekarriko, eta aurreratutako zenbatekoa galduko da.
7. Artikulua. Erreserba Aldaketak
Data aldaketak onartuko dira betiere eskuragarritasunaren arabera eta epe egokian eskatzen badira.
- TITULUA. SALBUESPENAK ETA EZINBESTEKO KASUAK
8. Artikulua. Ezeztatzea Ezinbesteko Kausagatik
Honako egoeretan, erreserba aldatu edo dirua osorik itzuliko da:
- AEMET alerta laranja edo gorria.
- Natura-parkearen itxiera agintari eskudunen erabakiz.
9. Artikulua. Ezeztatzea Aterpetxearen Aldetik
Fundazioak jarduera bertan behera uzten badu, ordaindutako zenbatekoa osorik itzuliko da edo data alternatiboa eskainiko da.
- TITULUA. AMAIERAKO XEDAPENAK
10. Artikulua. Zenbatekoen Itzulketa
Itzulketak banku-transferentzia bidez egingo dira, ezeztapena jasotzen denetik gehienez 30 eguneko epean.
11. Artikulua. Datu pertsonalen babesa eta aplikagarri den legedia.
Erreserba-prozesuan jasotako datuak datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira: 2016/679 (EB) Erregelamendua (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa (DBLO),