Datu orokorrak

Erregistro zenbakia: F-264

Izena: Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioa

Egoitza: Gipuzkoa plaza z/g (Foru Jauregia), PK 20.004, Donostia

Bulegoa: Ibaiondo poligonoa 27, 1., PK 20.2120, Hernani

IFK: G-75017863

Aitorpen data: 10/05/2010

Telefonoa: 943112111 / 943334563

E-maila: lzaldua@gipuzkoa.eus

Erakundeari eta beronen antolaketari buruzko informazioa

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren eginkizun nagusia, parketxeen bidez, Gipuzkoako natur ingurunea ezagutzera ematea eta hark duen garrantziaz sentikortzea da. Horretarako, parketxe saretik heziketa, aisia eta turismo jarduerak antolatzen eta burutzen ditu, natura parkeetan zein landa eremuan diharduten eta dabiltzan eragileekin elkarlanean.

Aplikatzen zaion oinarrizko araua 9/2016 LEGEA da, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.

Fundazioaren aginte organo gorena Patronatua da. Hauek dira haren kideak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, eta horren ordezkari gisa ari dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Foru Diputatu Jabier Larrañaga Garmendia jauna (presidentea), Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusi Aranzazu Ariztimuño Larraza anderea (presidenteordea), Xabier Arruti Olazabal jauna (diruzaina), Segundo Diez Molinero jauna (idazkaria), Jon Ander Azpiroz Otegi jauna (bokala) eta Maria José Telleria Etxeberria anderea (bokala).
  • Oñatiko Udala, eta horren ordezkari gisa ari da Izaro Elorza Arregi alkate anderea (bokala).
  • Aiako Udala, eta horren ordezkari gisa ari da Nekane Arrizabalaga Manterola alkate anderea (bokala).
  • Oiartzungo Udala, eta horren ordezkari ari da Eneritz Arbelaitz Sarasti alkateorde anderea (bokala).
  • Ataungo Udala, eta horren ordezkari gisa ari da Irati Arratibel Zeberio zinegotzi anderea (bokala).
  • Zegamako Udala, eta horren ordezkari gisa ari da Joseba Izagirre Arozena alkate jauna (bokala).

Aipatu ordezkariek ez dute inolako ordainsaririk patronatuko kide izateagatik, ez soldata edo lansaririk, ez dietarik, ezta ere beste kontzeptu batzuengatik.

Fundazioan dagoen soldatapeko langile bakarra gerentea da. Bere eginkizun nagusia patronatuaren akordioak eta irizpideak gauzatzea da. Iraupen mugagabeko kontratu laborala du, 25 (A1) mailarekin. Fundazioa abian jarri zenetik eginkizun hori Luis Mari Zaldua Etxabek betetzen du (Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea).

Aurrekontua eta kontu orokorrak

PDF 309Kb