null Basoko animalien bila
2020 / 07 / 17
kakalardoen bizitokia

Ekainaren 27an, larunbatarekin, ibilbide berezi bat burutuko dugu Pagoeta Natura Parkean, bertan bizi diren zenbait animalia ezagutuko ditugu beraien arrastoei jarraituz. Oinatzek, ileek, bideek, lokatz bainerek, zuhaitzek eta soinuek eramango gaituzte bidean barrena.


Goizeko 11etan Iturrarango Parketxean emango zaio hasiera eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Zailtasunik gabeko ibiladia da, edozein herritarrentzat egokia.

Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz. Parketxera sartzeko, eta beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko, musukoa norberak eraman beharko du.

Prezioa: Helduak 5€ eta umeak 3€ (5-12)
Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Informazioa eta erreserbak:
943 83 53 89 – iturrara@gipuzkoanatura.eus