null Galdutako erlearen bila lorez lore!
2020 / 08 / 01
erlauntza baten irekiera

Uztaileko larunbatetan erleen mundu berezia landuko dugu Iturraran Parketxean jolas baten bidez.  Galdutako erlearen bila orientazio jolas bat da, non talde txikitan, mapa baten laguntzaz lorategi botanikoan barrena ibiliko garen lorez lore erleei buruz ikasten. Bukaeran, erlategira joango gara guztiok eta erlauntza baten irekiera burutuko dugu erleak beraien aberasketan egiten duten lana ikusi eta ezagutzeko.  

Erleak behar beharrezkoak ditugu ekosistemetan eta bisita hauen helburua zertxobait gehiago ikastean datza, ezagutu heinean zaintzen dugulako gure ingurunea.

Etorritako guztiek oparitxo bat eramango dute etxera.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.