[GR 289 E2] Hartzaren Urratsa Arrasate-Gatzaga
Arrasateko Monterron parkean hasiko dugu bigarren etapa hau. Herrigune zaharra atzean utzi, San Andres auzorantz abiatu, autopista azpitik pasatu eta aldapari helduko diogu, Bedoñara iritsi arte. Handik beherantz, Larrino auzotik igaro eta gero, erraz ailegatuko gara Urkuluko urtegira. Jarraian, Aretxabaletako Areantza auzoa Eskoriatzako Mendiolarekin lotuko dugu eta auzo-bideetatik ia beheko kaleraino hurbilduko gara. Azkenik, aldapan gora Atxorrotzeko tontor ermitaduna harrapatu ondoren, goitik behera Leintz-Gatzagako hiribildu historikoraino joko dugu etapa amaitzeko.
AIZORROTZ
AIZORROTZEKO SANTA KRUZ ERMITA
ARRASATE BASERRIA
BEDOÑA
URKULU ERREKA INGURUKO BASOSAKAK
LARRINOKO SAN KRISTOBAL
LEINTZ GATZAGAKO HERRIGUNEA
ARETXABALETA
URKULU
ESKORIATZA
URKULU
LARRINO