[GR 289 E5] Hartzaren Urratsa Oñati-Bergara
Bosgarren etapa honi Oñatin ekin orduko, aldapan gora egin beharko dugu. Larraña auzoan hasi eta Arranoiatzeko tontorrera iritsi arte, aldazgora ez zaigu gutxituko. Handik eta etapa amaieraraino, ordea, desnibela galtzen joango gara poliki-poliki. Deskargako lepora jaitsi ondoren, Vascongados trenbide zaharraren bidea hartuko dugu eta honek Antzuolako Uzarraga auzora eramango gaitu modu erosoan. Antzinako trenbide horri jarraituz, Bergarako herrigune zaharreraino helduko gara.
ANTZUOLAKO LA ANTIGUA
BERGARA
OÑATI