[PA-02] Arantzazuko ibilbide irisgarria

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatzen den 1.200 metro luzerako ibilbide irisgarri hau, Arantzazuko Santutegitik abiatzen da eta Gomistegi baserri ingurura iristen da, egun Baserri Eskola. Pasealeku irisgarri honek ondorengo ezaugarriak ditu: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita.

Ibilbidearen ezaugarriak

GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza
 
Iraupena
00:35h
Zailtasun maila
Erraza
Luzera
1.2 km
Igoera metatua
117m
Jaitsiera metatua
109m
Forma
Lineala
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-1-1-1
Hasiera
Arantzazu (Oñati)
Amaiera
Gomiztegi inguruak (Oñati)
Eskualdea
Debagoiena
 
 

Ibilbidea eta interesguneak