[PR-Gi 135] Aizkorriko magala

Ibilbide hau jarraituz, Aizkorri magaleko baso itxietan murgilduko gara. Aldaparik handienak Elortxikiko tontorreraino igoko ditugu, bina han Gipuzkoa osoko panoramikarik ederrenetako batekin egingo dugu topo. Tontorraren ondoren bidezidor eta senda ederretatik erraz helduko gara Itzubiagako zelaira. Handik aurrera Maratoi ospetsuarekin batera egingo dugu tarte bat baina gero modu erosoan herri guneraino bueltatuz.

Ibilbidearen ezaugarriak

Zegamako udala
 
Iraupena
04:10h
Zailtasun maila
Zaila
Luzera
14.2 km
Igoera metatua
920m
Jaitsiera metatua
920m
Forma
Zirkularra
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-2-2-3
Hasiera
Zegama
Amaiera
Zegama
Eskualdea
Goierri
 
 

Ibilbidea eta interesguneak