[PR-Gi 159] Lusarbe - Kukuarri

Ibilbide hau Lusarbeko atsedenlekutik abiatzen da, Igeldo-Orio bidearen ondotik. Bide honetan zehar Orioko goiko aldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita kostako eta Gipuzkoako barnealdeko paisaia ederrak ikusteko aukera ere. Auzolanean eraikitako bideak igaroko dituzu. Euren probetxurako baserritarrek elkarlanean egindako zereginei esaten zaie auzolana. Kukuarri gaina paisaia ederrak erakusten dituen begiratoki zoragarria da.

Ibilbidearen ezaugarriak

Orioko Udala
 
Iraupena
01:45h
Zailtasun maila
Erraza
Luzera
5.6 km
Igoera metatua
180m
Jaitsiera metatua
180m
Forma
Zirkularra
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-2-2-2
Hasiera
Orio
Amaiera
Orio
Eskualdea
Urola
 
 

Ibilbidea eta interesguneak