[PR-Gi 2006] Meatze bidea
Bertako jendeak 'Mina bidea' deritzo harkaizti malkartsu hauetan irekitzen den bide estu honi. Mendeetan meatzaritza zeharo garrantzitsua izan zen amezketarrentzat. 1732an hasi ziren Arritzagako meatzeak ustiatzen eta XX. mendera arte jarraitu zuten. Bada dokumenturik esaten duenik, ustiapen garairik onenetan 300 pertsona inguru biltzen zirela Arritzagako lan horietara. Eliza eta apaiza ere ba omen zituzten bertan. Aurrean duzun bide honetan barrena mugitzen zen jendea, bertatik garraiatzen zituzten elikagai eta beharrezko zuten generoa. Bertatik ekartzen zuten lurretik ateratako minerala. Hainbat eta hainbat baliabide aurki ditzakezu bidean, zoaz arretaz Arritzagako errekaren ibilguari jarraiki eta gune paregabe honetaz gozatzeko aukera izango duzu.
Ibilbidearen ezaugarriak
GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzaSAN MARTIN
ARRITZAGAKO ARROILA GOITIK
ARRITZAGA 3
ARRITZAGA 2
ARRITZAGA
ARRITZAGA ERREKASTOA