[PR-Gi 2007] Zarateko bira

Askorentzat ezezaguna den Tolosako auzo txiki bezain eder honek, ibilbide zoragarria eskaintzen digu Arrubi eta Balerdi mendien magaletan. Hainbat laborantzaz eta baserriz osatutako paisaia dugu Bedaio ingurukoa. Garai bateko herrixken adibide da. Balerdiren itzalpean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduz, Aralarrek Nafarroa aldetik duen ikuspegi bortitz bezain liluragarriaz gozatuko dugu. Azkarate gertuen hartuta Araitz bailara izango dugu parez pare, Zarateko Lepotik. Gainean Balerdi mendiaren handitasuna, eta aurrean baso eta zelaietan barrena eramango gaituen ibilbidean jarraituko dugu.

Ibilbidearen ezaugarriak

GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza
 
Iraupena
02:45h
Zailtasun maila
Erraza
Luzera
7.2 km
Igoera metatua
447m
Jaitsiera metatua
445m
Forma
Zirkularra
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-2-2-2
Hasiera
Bedaio (Tolosa)
Amaiera
Bedaio (Tolosa)
Eskualdea
Tolosaldea
 
 

Ibilbidea eta interesguneak