[PR-Gi 3001] Aitzorrotz inguruak

Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidea Aitzorrotzeko gazteluak zaintzen zuen. Erdi Aroko aztarnak aurkitu zituzten han egindako indusketetan, eta jasotako datuek XII. menderaino garamatzate. Historiaz eta eraikin ederrez betetako bidea da hau, eta merezi du bizikletarekin itzultzea, ibilbidean baitago Dorletako ermita, ziklisten zaindariaren santutegia. Ibilbideak bi sarrera ditu (Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga) xenda zirkularrera.
Tracka bira osoarena da. Informazio orokorra ibilbide zirkularrarena da. Hemen loturen datuak:

Leintz-Gatzagatik: 8,1km +350m/-350m, 2h45' gehiago

Eskoriatzatik: 2km +150m/-143m, 50' gehiago

Ibilbidearen ezaugarriak

GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza
 
Iraupena
04:20h
Zailtasun maila
Zaila
Luzera
12.2 km
Igoera metatua
594m
Jaitsiera metatua
606m
Forma
Zirkularra
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-2-2-3
Hasiera
Eskoriatza/Leintz-Gatzaga
Amaiera
Eskoriatza/Leintz-Gatzaga
Eskualdea
Debagoiena
 
 

Ibilbidea eta interesguneak