[PR-Gi 3003] Uraren bidea

Oñatiko inguruak ezagutzeko ibilbide konpletoa da Uraren bidea. Naturak eta gizakiek eraikitako hainbat elementu ikus daitezke bidean, baita sai arreak ere. Izan ere, duen fauna eta flora aberatsagatik dago babestua parkea. Lope de Aguirre konkistatzaile ezagunaren eta gogorraren ustezko jaiotetxea ere bidean dago, baita San Miguel herriko zaindariaren omenez eraikitako ermita ere, beraz ez dago buelta ez emateko aitzakiarik, ezta dragoiren bat agertzen bada ere.

Ibilbidearen ezaugarriak

GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza
 
Iraupena
02:45h
Zailtasun maila
Ertaina
Luzera
8.0 km
Igoera metatua
345m
Jaitsiera metatua
352m
Forma
Zirkularra
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-2-3-2
Hasiera
Araotz (Oñati)
Amaiera
Araotz (Oñati)
Eskualdea
Debagoiena
 
 

Ibilbidea eta interesguneak