[SL-Gi 2005] Lareo ibilbidea
Errepidean pasatzen diren autoen zaratak atzean utzita, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaitu bide honek. Paseatzeko leku ezin aproposagoa bilatuko duzu garai batean animaliek tiratutako bagoneta bat ibiltzen zen bide lau honetan. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko dituzu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko zara.
Ibilbidearen ezaugarriak
GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzaLAREO
LIZARRUSTIKO PARKETXEA
LAREO URTEGIA
LAREOKO ZUBIA
LAREOKO URTEGIA