[SL-Gi 2009] Osinberde ibilbidea
Arkaka Uraren Interpretazio Zentro eta Arrantza Eskolatik abiatuta, Amundarainerrekaren ibilgurik bortitz eta ezezagunenera hurbilduko gara. Errekak harkaitza moldatuz landu duen arroila ikusten da asfaltozko bide erosotik. Erreka ondoko ertz guztietan nabari da leku honen aberastasun naturala, ibar-basoaren adierazgarri. Aurrera joan ahala, mendiartea estutu eta landaredia itxi egiten da Osinberde ur putzura heldu arte. Goza ezazu lekua, horretarako aukerakoa baita, eta ez ahaztu guztion ardura dela horrela mantentzea.
Ibilbidearen ezaugarriak
GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzaANDURIO ZEHARRA
AIESTARAN ERREKA AUZOA
OSINBERDE