[SL-Gi 34] Burgomendiko bira

Ibilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m), eta herriko kaleetan barrena, pilotaleku ondotik, Ostatu aldera jaisten da (320 m). Aralar Parke Naturala eta Txindoki aurrez aurre dituela, Antxaputzutik Burgomendiko basoan barneratzen da (340 m). Mendixkari buelta emanez, Antxaputzuko errotondan Plazarako bidea hartzen du, bolatoki, aterpetxe, museo, Mandio eta abarren ondotik pasatuz. Ibilbideak zortzi baten forma hartzen du. Ibilbide hau jarraituz, Zeraingo gune urbanoa dotoretzen duten landare apaingarriz gain, Burgomendiko hariztia ezagutuko duzu. Herri kaskoan bertan, hiri handiek hainbeste desio duten birika ekologiko aparta da Burgomendi.

Ibilbidearen ezaugarriak

GMF / FGM Mendizale Federazioa - Federación de Montaña de Gipuzkoa
 
Iraupena
01:10h
Zailtasun maila
Erraza
Luzera
1.6 km
Igoera metatua
40m
Jaitsiera metatua
40m
Forma
Lineala
MIDE (Txangoetarako informazio metodoa)  
1-1-2-1
Hasiera
Zerain
Amaiera
Zerain
Eskualdea
Goierri
 
 

Ibilbidea eta interesguneak