Anduetza (Aizkorri-Aratz)

Anduetzan era askotako jardueretan parte hartzeko aukera dago:

  • TAILERRA: Zuhaitzekin hizketan

    Parketxean dagoen mundu osoko egur oholtxoen bilduma zabalak, zuhaitzen barrunbea miatzeko aukera ematen du. "Jaten den egurrik ba al dago?" tailerrean bost zentzumenak egurrean jarriko ditugu! Ondoren, basoak osatzen dituzten arbolak gertutik ezagutuko ditugu.

    • Iraupena: 2,5 ordu
    • Helduak: 5€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
    • Taldeak (25tik behera): 125€
  • JOLASA: Natura eskapua. Frai Bartolomeren misterioa

    Azken urteetan moda-modan jarri diren "Escape room" talde-jokoan oinarritua dago. Parte-hartzaileek hainbat enigma argitu behar dituzte.

    • Iraupena: 1.5 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
  • TAILERRA: Zegaman orientatuz

    Orientazioa zerbait edo norbait norabide jakin batean kokatzea da. Baina mendian orientatzen badakigu? Orientatzeko moduak ezautzera emango dira eta Zegamako orientazio ibilbide iraunkorran zehar ibiliko gara.

    • Iraupena: 2.5 ordu
    • Helduak: 4€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 3€
    • Taldeak (25tik behera): 100€
  • BISITA GIDATUA: Anduetza parketxearen bisita gidatua

    Aizkorri-Aratz Natura-Parkaren natura ondarea erakusteaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen du. Honetaz gain, mundu osoko zuhaitz espezieren enborrekin osatutako bilduma eta egur laginekin osatutako xiloteka bisitatu daitezke.

    • Iraupena: 1.5 ordu
    • Helduak: 4€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 1.5€
  • TXANGO GIDATUA: Neanderthalak San Adrian igarobidean

    San Adrian igarobideak (Leizarratek) sekretu asko izkutatzen ditu: Erdi Aroko gotorleku bat, brontze garaiko babesleku bat, erromatarren garaiko aztarren bat, mikeleteak... Neanderthalen garaiko aurkikuntzen berri emango da baita ere.

    • Iraupena: 1.5 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
    • Taldeak (25tik behera): 150€
  • TXANGO GIDATUA: Animalia basatien bila Murgisarrira

    Naturan animalia basatiak ikustea ez da erraza izaten, baina horrek ez du esan nahi ez daudenik. Izan ere, zentzumenak erabiliz gero, gure ingurua haiek utzitako arrastoz beterik dagoela ohartuko gara.

    • Iraupena: 2 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
    • Taldeak (25tik behera): 150€
  • BISITA GIDATUA: Gaztagintza eta arkumeen sekretuak Ondarre baserrian

    Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ezagutzeko. Gero, Enekok gazta egitearen prozesua azalduko digu; beste kontu askoren artean. Bukatzeko, hainbat gazta mota ezberdinen dastaketa izango da.

    • Iraupena: 2 ordu
    • Helduak: 14€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 7€
    • Taldeak (25tik behera): 350€

Arantzazu (Aizkorri-Aratz)

Aizkorri-Aratz paisaien edertasunarengatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aberastasunarengatik nabarmentzen da, baina Historiaurretik atzo arte gure arbasoek utzitako hainbat aztarna eta istorio ezagutzeko parada ere ematen du. Hona hemen zenbait adibide:

  • TAILERRA: Talo tailerra

    Euskal Herrian jaki tradizionalik bada, hori arto-irinezko taloa da. Tailer honetan ohitura zahar hau berreskuratuko dugu, eta taloa nola egiten den ikasiko dugu modu parte-hartzailean. Parte-hartzaile bakoitzak bere taloa prestatuko du eta dastatu.

    • Iraupena: 1 - 1,5 ordu
    • Helduak: 6 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 125 €
  • JOLASA: Altxor galduen bila

    Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar orientazio-jolas dibertigarri batean murgilduko gara. Mapa bana eskuetan hartuta, hainbat pista eta sekreturen bila ibiliko dira parte-hartzaileak, orientazioaren oinarrizko teknikak ikasten dituzten bitartean. 

    • Iraupena: 1,5 ordu
    • Helduak: 6 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 125 €
  • JARDUERA BEREZIA: Pottokaleku. Non dira pottokak?

    Pottokalekuko Interpretazio Zentroan euskal zaldi arraza berezi hau gertutik ezagutuko dugu. Pottoken historia eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, haiekin kontaktua egiteko aukera izango da: orraztu, laztandu, jaten eman, gidatu eta etxeko txikiek gainean ibiltzeko aukera ere izango dute.

    • Iraupena: 2 ordu inguru
    • Helduak: 17 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 13 €
    • Taldeak (25tik behera): 375 €
  • TXANGO GIDATUA: Gomiztegi. Gaztagintzaren sekretuak

    Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren eta artzaintzaren mundua ezagutuko dugu. Gomiztegiko baserria bisitatu, artzain-txakurren erakustaldia ikusi eta Arantzazuko gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu.

    • Iraupena: 3 ordu inguru
    • Helduak: 13 €
    • Haurrak (12 urtez azpikoak): 7 €
    • Taldeak (25tik behera): 250 €
  • TXANGO GIDATUA: Pago motzen sekretuak

    Iturrigorriko basotik barrena Urbiaraino egingo dugun ibilaldian, Arantzazuko ondare natural eta kultural berezienetako bat ezagutuko dugu: pago motza. Mendeetan zehar artzainek eta ikazkinek zuhaitz hauek baliatu zituzten egurra, ikatza eta bestelako baliabideak lortzeko. 

    • Iraupena: 4 ordu
    • Helduak: 7 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 137.5 €
  • JARDUERA BEREZIA: Sai arreak behatu

    Aizkorri-Aratz Natura Parkean Gipuzkoako sai arre koloniarik handiena bizi da. Jarduera honetan hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak ezagutuko ditugu, lehenik hitzaldi labur baten bidez eta ondoren teleskopioz behaketa eginez. 

    • Iraupena: 1,5 ordu
    • Helduak: 6 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 125 €
  • BISITA GIDATUA: Arantzazu Parketxearen bisita gidatua

    Arantzazu Parketxeak Aizkorri-Aratz Natura Parkearen natura- eta kultura-ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bisita gidatuan natura parkearen balio nagusiak, bertako fauna eta flora, artzaintzaren garrantzia eta Arantzazuko ingurune bereziaren ezaugarriak azalduko dira.

    • Iraupena: 1,5 ordu
    • Helduak: 4 €
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 3 €
    • Taldeak (25tik behera): 87.5 €

Arditurri (Aiako Harria)

Arditurrin era askotako jardueretan parte hartzeko aukera dago:

  • TAILERRA: “Iparra galdu gabe” orientazio jolasa

    Bertako inguruan zehar barreiatuz bisitariak froga desberdinak bilatu beharko dituzte “Iparra galdu gabe” ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.

    • Iraupena: 1h30min
    • Prezioa: 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 100€
  • TXANGO GIDATUA: Mineralen bila

    Mendi ibilaldi gidatua Aiako harria natura-parkearen eremuan barrena, Arditurri meatzaritza gunean, ustiatu ziren mineralen eta meategien arrastoak ikusteko.

    • Iraupena: 1h30min
    • Prezioa: 4 €
    • Taldeak (25tik behera): 100€
  • TXANGO GIDATUA: Sai Arreak behatu

    Irteera gidatua Aiako Harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale bizimodua eta ohiturak ezagutzeko, Teleskopio bidez ikusteko aukerarekin.

    • Iraupena: 2h
    • Prezioa: 5 €
    • Taldeak (25tik behera): 125€
  • TXANGO GIDATUA: Oieleku, Mairubaratzeen bila

    Kauso aparkalekutik abiatuta, irteera gidatua Aiako harria natura-parkeko eremuetan barrena, natura, paisaia eta mitologia uztartuz.

    • Iraupena: 2h
    • Prezioa: 5 €
    • Taldeak (25tik behera): 125€
  • BISITA GIDATUA: ARDITURRIKO MEATEGIA

    Arditurriko meategia ezagutzeko bi aukera daude:

    • OINARRIZKO BISITA
      Argiteriak eta soinu baliabideek bisitaria iraganeko garaietara eramaten dute. Izan ere, teknologia berriei esker, meazuloan bizitako giroa birsortzen da: arrokek erortzean egiten duten soinua, putzuen distiraz apainduriko isiltasuna...
      • Iraupena: 1h
      • Prezioa: 6,20€
      • Prezio murriztua: 3,60€
    • MEATEGIA SAKONEAN
      Lurraren erraietara jaitsi ahala, denboran atzera eramango duen abentura biziko du bisitariak. Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidean geldialdi berezia egiten da 2008ko udan arkeologia lanak burutu ziren gunean; denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izaten da han.
      • Iraupena: 1h 15min
      • Prezioa: 8.55€
      • Prezio murriztua: 7.40€

Barandiaran (Aralar)

Barandiaran Museora etortzea euskal kulturaren muina ezagutzea da. Etorkizuna ez ezik, iragana ere gurea delako. Horregatik, antolatzen diren jarduera gehienek euskal kulturarekin dute zerikusia. Hona hemen zenbait adibide esanguratsu:

  • TAILERRA: Errotako jaki goxoak

    Ikasiz ere goza daitekeelako, errotatxoa bisitatuz eta zerealak landuz, euskal kulturaz zerbait gehiago ikasteko aukera dago, norberak egindako eta txokolatez betetako talo goxoa janez, noski!

    • Iraupena: 1,5 ordu
    • Helduak: 5€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 5€
    • Taldeak (25tik behera): 125€
  • JOLASA: Jentilen Mundua

    Mitologian oinarritutako erronka jolas berria da. Barandiaranek egin zuen bezala, ibilaldi bat gauzatuz, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa ezagutuko da, kondairak ezagutuko dira eta azken erronka osatu beharko da. Ausartuko al zarete?

    • Iraupena: 1.5 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
  • BISITA GIDATUA: Nor zen Barandiaran?

    Bisita gidatua museora eta antigoaleko errotara. Barandiaranen bizitza eta lana ezagutzeaz gainera, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera dago.

    • Iraupena: 1.5 ordu
    • Helduak: 4€
    • Haurrak (5-12 urtekoak): 3€
  • BISITA GIDATUA: Zatoz Barandiaranen etxeko gelara

    Bisita gidatuak Barandiaran museoan izango du abiapuntua eta, han, hasteko, Jose Migelen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez. Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egiten da herri bidetik Sara etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko dituzte han lehioen bitartez.

    • Iraupena: 2 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (14 urtetik gorakoak): 6€
    • Taldeak (25tik behera): 150€
  • TXANGO GIDATUA: Ibilaldi mitologikoa

    Ataungo San Martin auzotik San Gregorio auzoraino doan herri bidean (Sara ibilbidea) txango gidatua (4,4 km inguru). Bertan landuko dira, hainbat geldiune eginez, Ataungo kondaira mitologikoak, lanbide zaharrak, Barandiaranen jaiotetxe eta bizitokiaren garrantzia, etab.

    • Iraupena: 3 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
    • Taldeak (25tik behera): 150€
  • TXANGO GIDATUA: Sartu kobara!

    Lizarrustiko parketxetik abiatuta, Aralarko erraietara eramango gaituen bideari ekingo zaio. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat bidean. Azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara iristen da. Handik gertu, zailtasunik gabeko espeleologia esperientzia bat bizitzeko aukera egongo da, hagin baten azpian kokatzen den Lareoko kobazuloan barneratuko garelarik.

    • Iraupena: 4 ordu
    • Helduak: 6€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 4€
    • Taldeak (25tik behera): 150€
  • BISITA GIDATUA: IZTUETA, naturarekin orekan

    Iztueta Baserrian esnetan bizi dira. Belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Bisitan bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakusten dute. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera ere izaten da, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

    • Iraupena: 2 ordu
    • Helduak: 12€
    • Haurrak (3-12 urtekoak): 6€
    • Taldeak (25tik behera): 300€

Iturraran (Pagoeta)

Pagoetako natura eta gizakiaren urratsa ezagutzen eta ulertzen laguntzeko, Iturraran parketxean askotariko jarduerak eta bisitak burutzen dira:

  • Bisita gidatua Iturraran baserrian.

    Baserriko bizitza eta lanak azaltzen dira.

  • Agorregiko burdinola eta errotak

    Industria aurreko lanbideak ezagutzera ematez gain, antzinako errota eta burdinola nagusia martxan ikusteko aukera ematen da.

    Ordutegia

  • Erleen tailerra

    Erleek ekosisteman duten garrantzia ezagutu eta bizi. Zuzeneko behaketak, jolasak eta tailerrak.

  • Iturrarango lorategi botanikoa

    Bost kontinenteetako landaretza ezagutzeko parada ezin hobea. Landare berezien azoka ere egiten da bertan udaberrian.

     

  • Altxorraren bila orientatzen ikasiz eta orientazio zirkuituak

    Orientazio zirkuituak familian zein bakarka, ibilian edota jolasean egiteko eta horri loturiko jolasa.

  • Ibilaldi gidatuak Pagoetan

    Natura parkeko sarea osatzen duten ibilbideen bitartez, ondare naturala eta kulturala ezagut daiteke. Mota guztietako bisitariei egokitutako irteerak antolatzen dira, norberak bere gogo eta beharren arabera aukera ditzakeenak.

Lizarrusti (Aralar)

Antolatzen diren jarduera gehienek bioaniztasunarekin eta kultur ondarearekin dute zerikusia. Sarritan, hainbat adituren eskutik burutzen dira. Hona hemen zenbait adibide adierazgarri:

  • Ibilaldiak natura parkean
    • Natura-parkeko bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldiak (narrastiak eta anfibioak, saguzarrak, txorien kantuak...).
    • Kultur paisaia hobeto ulertzeko ibilaldiak (abeltzaintza, aurkikuntza arkeologikoak, ikazkintzaren aztarnak…).
    • Ibilaldi gidatu orokorrak. Natura-parkeko sarea osatzen duten ibilbideen bitartez, natur eta eta kultur ondarea ezagutzeko aukera dago. Adin guztietako bisitariei egokitutako irteerak antolatzen dira, norberak bere gogo eta beharren arabera aukera ditzakeenak.
  • Erakusketak
    • Natura-Parkearen inguruko erakusketak.
    • Natura-Parkean burutzen diren proiektuen inguruko erakusketak.