Saguzarrak ugaztun hegalari harrigarriak

2021 / 08 / 06
Saguzarrak

Aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko solasaldia gozatzeko aukera izango da abuztuaren 6ean, ostiralarekin. Listorretako Abenturak izeneko ekimenaren barruan antolatu da eta Listorretako Aisialekutik (Errenteria)  irtengo da arratsaldeko 21:00ean.

Aiako Harria inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigute: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…. Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Elkargune-puntua: Listorreta Aisialekua (Errenteria)

Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

Prezioa: 5€

Ordutegia: 21:00-22:00

Esan gabe doa,COVID-19arekin lotuta indarrean dauden prebentzio neurriak jarraituko dira.

Informazio gehiago edo erreserbak:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoanatura.eus 

www.gipuzkoanatura.eus