Atzealdea Baso bainua

2020 / 10 / 10
Iturrarango basoa

Gero eta leku hiritartuagoetan murgilduta bizi gara. Gure bizimoduaren erritmo azkarrek naturarengandik gero eta gehiago urruntzen gaituzte, horrek gure osasunarengan
ondorioak dituelarik: estresa, antsietatea eta baita sistema kardiobaskularrean alterazioak ere.

Datorren larunbatean, urriak 10, metodologia japoniar hau frogatzera animatu nahi zaituztegu. Teknika honen bitartez, naturarekin harremanak eskaintzen dizkigun onurak berreskuratuko
ditugu. Iturrarango Lorategi Botanikoan paseoa, ekintza gidatuekin uztartuz, zentzumenak ireki eta gorputza indarberrituko digun esperientzia bat bizitzeko aukera izango dugu.