Gipuzkoanatura fundazioa (2026 arte Gipuzkoako Parketxe Sarea izena zuena) 2009ko abenduan eratu zen. Erakunde sortzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia, Aia, Ataun, Oiartzun eta Oñatiko udalak zein Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa izan ziren. 2014an Zegamako udala fundazioko kide bihurtu zen eta 2018an Kutxabankek partaide izateari utzi zion.

Fundazioaren eginkizun nagusia, parketxe eta interpretazio zentroen bidez, Gipuzkoako natura ingurunea ezagutzera ematea eta hark duen garrantziaz sentikortzea da. Horretarako, heziketa, aisia eta turismo jarduerak antolatzen eta gauzatzen ditu, natura-parkeetan, naturagune babestuetan zein landa eremuan diharduten eta dabiltzan eragileekin elkarlanean.

Gipuzkoanatura fundazioak sei interpretazio zentro kudeatzen ditu: Arditurri (Oiartzun), Iturraran (Aia), Barandiaran museoa (Ataun), Lizarrusti (Ataun), Anduetza (Zegama) eta Arantzazu (Oñati). Lizarrustiko eta Arantzazuko aterpetxeen nahiz Agorregiko burdinolaren arreta zerbitzuaren ardura ere berea du.

Egoitza soziala Donostian (Aldundiko jauregian) dago eta bulegoak, berriz, Hernanin.

Bulego Nagusia

Ibaiondo poligonoa 27, 1.
20120 Hernani

Parketxeak

Anduetza parketxea

Anduetza

San Bartolome kalea z/g
20215 Zegama
Arantzazu parketxea

Arantzazu

Arantzazu auzoa (Gandiaga II eraikina)
20567 Oñati
Arditurri parketxea

Arditurri

Arditurri bidea 3 (Ergoien auzoa)
20180 Oiartzun
Barandiaran parketxea

Barandiaran

San Gregorio auzoa 24
20211 Ataun
Flyschenea

Flyschenea

Juan Belmonte Kalea, 21
20750 Zumaia
Parketxe Iturraran

Iturraran

Laurgain auzoa 12
20809 Aia
Lizarrusti parketxea

Lizarrusti

Aia Auzoa, 2
20211 Ataun
Agorregi

Agorregi

Laurgain auzoa 12
20809 Aia
Aranzazuko aterpetxea

Arantzazu

Arantzazu auzoa (Gandiaga II eraikina)
20567 Oñati
Lizarrustiko aterpetxea

Lizarrusti

Aia auzoa 2
20211 Ataun