Atzealdea Ezagutu Euskadiko hegazti migratzaileen bitxikeriak Zegaman

2025 / 04 / 27
Hegazti migratzaileak

Migrazioa animalien bizitzako fenomeno harrigarrienetako bat da. Urtero, milioika hegaztik zeharkatzen dute gure lurraldea, Europako umatze-guneetatik negu-pasarako eremuetarako bidaian.  

Eraztunketa zientifikoa hegazti migratzaileak ikertzeko diseinatu zen eta 1949. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen Eraztunketa Bulegoa sortu zen. Teknika honek 1910. urtetik emandako datuei esker, Aranzadiko ikerlariek Euskadiko hegazti migratzaileen inguruko informazioa aztertu dute. 

Anduetza Parketxean (Zegama-Aizkorri-Aratz natura-parkea) dibulgazio-tailerra antolatu da publiko guztiari zuzenduta. Dohainik izango da, apirilaren 27an, goizeko 11etan, Maite Lasoa adituaren eskutik, euskaraz (erreserbatzea ezinbestekoa da). Bertaratzen direnek, Euskadiko hegazti migratzailen bitxikeriak eta eraztunketa zientifikoko materiala ezagutzeko aukera izango dute.