Atzealdea Zatoz Barandiaranen etxeko gelara

2024 / 03 / 24
Zatoz Barandiaran etxeko gelara

Milaka bisitari igaro dira jada Ataungo Barandiaran museotik, zabaldu zuten 2010. urteaz geroztik. Oraingoan, eskaintza berezi-berezia prestatu dute, museoaz gain, Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea ere bisitatzeko aukera izango baitute herritarrek urriaren 15ean. Ataungo udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzarekin gauzatu den ekimena da hau.

Jose Migel Barandiaran erbestean bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), Lapurdin bizi ere, horietako hamahiru Sara herrian. 1953ko urrian itzuli zen jaioterrira eta Murkondo auzoan Sarako Bidartea etxea eredutzat hartuta egindako etxean eman zituen hil arteko urteak (1991), Pilar ilobarekin.