Pagoeta Natura-parkeak 2.860 hektareako azalera du eta Urruztume eta Pagoeta tontorren magaletan hedatzen da. Goialde horietatik hasita, haginak eta gorostiak han-hemenka barneratzen dituzten pagadien eremua zabaltzen da. Hegoaldean Altzolarasko bailara zoragarria dago.

Sustatzailea: GFA Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza
 

Natura-parkeko ibilbideak

Natura-parkeko parketxeak

Iturraran (Pagoeta)

Parketxea eta haren ingurua paradisu txiki bat dira. Parketxea, XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da.

Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, euskarri interaktiboak eta tailer didaktikoa daude Iturraranen. Baliabide horien bidez, naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanaren berri ematen zaio bisitariari.

Informazio gehiago