Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Loraldi mintegia

Loraldi mintegia

Jose Maria Arsuaga

Iparralde Bidea, s/n, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa

loraldi.mintegia@gureak.com

00 34 609 40 26 27

Espezialitatea

Bizikorrak, banbua eta gramineak

Historia

LORALDI paisaiagintzan eta naturaren zaintzan nahiz lorezaintzan jarduten duen BERDEZALEON BILGUNEA da. Bertan, gure egunerokoan behar dugun hainbat landare eta material dituzue eskuragarri.

Ia 30 urte egin ditugu lorezaintza sektorean; bai lorezaintza lanak egiten, baita lore eta landareen maitale guztiei behar duen hori bilatu eta eskuratzen ere.

Gaur indarberrituta, fresko eta gure etxaldea moldatuz gatoz, zure Loraldiko bisita esperientzia ezberdina izan dadin.

Kalitatea, etengabeko berrikuntza eta sostengarritasuna dira gure eguneroko bidearen giltzarri.

Zergatik

Gure eskaintzak bi lerro nagusi biltzen ditu:

MATERIALEN BILTEGIA

  • Belarra ez ateratzeko ehunak
  • Trabesak
  • Harritxintxarrak
  • Substratuak (lurra, hondarra, turba, eta abar)
  • Ongarriak eta tratamenduak
  • Zuk behar duzun oro…

Barietateak

MINTEGIA

Bertan gure eskuekin ekoiztutako landare aukera zabala duzu zure lorategi eta berde eremuetan landatzeko, besteak beste:

  • Zuhaixkak
  • Gramineoak
  • Bizikorrak
  • Garaiko landarea

Multimedia