Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Lurberry mintegia

Historia
Landu daitezkeen landare moten inguruko hiru ikuspuntu, hiru hausnarketa, hiru anaien ondorioz sortzen da Lurberry.
Paisaiak eta nekazaritzak alternatiba bat eskatzen dute, geroz eta monotonoagoa baita beraien produktuen eskaintza.
Norberak bere lorategian fruitu txiki bat biltzeak sortzen duen sentsazioak ikuspegi berri bat sortzen du. Dinamika honek, ikusle hutsa izatetik parte hartzaile izatera bihurtzen gaitu. Landareen esker ona zaintzailearenganantz fruitu itxuran izango da, lore, kolore eta ehundurez gain.
Nekazaritzarekin dugun lotura familiartekoa ere bada. Blas Enea, landareen hazitegi ekologikoen ekoizpenean jarduten dena, abiarazteak eta nekazaritzarekin dugun parte hartzeak, eskaintzaren monotoniaren kontrako produktuak ikertzera eraman gaitu. Honela, basoko fruituekin hasi ginen saiakerak egiten, ostean erabilera ezberdineko fruitu txikien espezie eta barietate bihurtuko direlarik. Honekin bezeroak eskura bere baratza, lorategi eta terrazetarako barietate berria izatea nahi dugu.
Ingurunearekiko dugun begiruneak, hasieratik nekazaritza iraunkor bat gauzatzera eraman gaitu. Lan egiteko modu ekologiko eta begirunetsura eraman gaitu alegia.
Zergatik
Lurberry fruitu txikiko landareen ekoizpen ekologikoko mintegi bat da. Nekazaritzara, fruitu ekoizpenean barietateen eskariaren altenatiba modura zuzenduko dira landareak. Lorezaintzara, koloreak eta ehundurak besterik eskaintzen ez dituzten landareen alternatiba modura. Eta partikularrei, terraza eta balkoietan erabiltzearen alternatiba bezala.
Proiektu hau nekazari, lorezain eta partikularrengan oso probetxugarria dela iruditzen zaigu, egun aldaerak bere esanahia galtzen ari delako.
Barietateak
Lurberryn berrogei landare espezie baino gehiago aurkitu ahal izango dituzu, bakoitza bere barietateekin, aukeratu ahal izateko.
Lurberry ondorengo espezietan barietate eskaintza handiarengatik nabarmentzen da: ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia.
Ezagunenak espezie hauen izanik, beste espezien bildumak bezeroari aldagai eta aukera gehiago ematen dizkiote.
Hementxe lorezaintza jasangarria kontzeptua sumatzen da: ikuste-hautematearen parametroetatik kanpo geratzen den lorezaintza eta paisaia egiteko modua. Alor honetan Lurberryk, fruitu jangarriko landareen bitartez, lorategien diseinua eta gauzatzea eskaintzen du GIROA lorezaintza enpresaren bidez. Era berean lorezainei aholkua ematen zaie beraien diseinu eta landatzeak egiteko orduan. Proiektu hau burutzeko orduan paisaia eta lorezainen lotura funtsezkoa dela iruditzen zaigu.
Honela, Lurberryko fruitu txikiko landareak ondorengoetara zuzendurik daude: nekazari profesional, paisai profesional, lorezain eta paisai leheneratzera, eta honetan interesatutako partikularretara ere.