Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Vivero limbo

Vivero Limbo

Miguel Hormaechea Gomez

Bo Moncobe ,s/ n - Riotuerto , 39720 .Cantabria

viverolimbo@icloud.com

0034650248384

Espezialitatea

Astigarrak eta zuhaixkak

Historia

Mintegia 1999an ireki genuen. Betidanik gustatu izan zaizkigu landareak, eta ohiko mintegietan aurkitzen ez genituen zuhaitz-barietateak landatzen hasi ginen, acer palmatum eta acer japonicum barietateetan espezializatuz. 2008ko krisiak eragindako geldialdi baten ondoren, mintegiari heldu diogu berriz, astigarren bildumari zuhaixka-barietate bitxiak gehituz.

Zergatik

Nik mintegizaletzat dut nere burua. Espainiako mintegietan aurkitzen duzun barietate bitxien urritasunagatik sortzen da landare bilduma egitearena

Barietateak

Koloma-zuhaitzak, sarkoccoak, andromedak, astigar bitxiak